Kexu kaierrak
Kexu kaierrak, eskakizun kaierrak edo kexa kaierrak (frantsesez: cahiers de doléances) Frantziako Estatu Orokorretarako diputatuak hautatzeko ardura zuten biltzarrek beren kexuak agertzeko egin zituzten agiriak dira. XIV. mendeaz geroztik erabiliak, kexu kaier ospetsuenak 1789koak dira.
Besteak beste, jauntxoek zituzten pribilegio ugarien aurka kexatzen ziren (zergak ez ordaintzeko zituzten eskubideak, adibidez). Era berean, hirugarren estatuko lagun askok egin behar izaten zituzten nahitaezko lanen aurka idatzi zuten.
Ipar euskal herritarrek ere, Luis XVI.a Frantziakoaren Estatu Orokorretarako deia jasotzean, eskakizun edo kexu kaierrak idatzi zituzten. Frantziako beste lurraldeetako eskakizunez, edo antzekoez gainera, Euskal Herriko erakundeak eta jatorrizko sistema politikoa gordetzearen aldekoak ere agertzen ziren euskal herritarrenetan; eta ez hori bakarrik, «Zuberoako biztanleak libreak eta horri zegokion mailakoak» zirela adierazi zuen lurralde horretako «beheko estatuak».[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Manex GOIHENETXE: «Iparraldea, Errejimen Zaharretik XX. mendera», Lur Entziklopedia Tematikoa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |